Teknologia -
Bideoak igotzeko
Twitterrek Vine bideo aplikazio aurkeztuko du, laster
Enpresak oraindik ez du zehaztu aplikazioa noiz egongo den erabilgarri.
Twitterrek bideoak oinarri izango dituen Vine aplikazioa aurkeztuko du laster. Argazkiak moldatzeko eta partekatzeko erabiltzen den Instagram tresnaren antzekoa da, baina kasu honetan bideoak igotzeko eta partekatzeko balio du.
Tresna berri honekin bere zerbitzu propioak dituen mikroblog sarea izatea du helburu Twitterrek. Aurrez, argazkiak moldatzeko bere tresna aurkeztu zuen Instagram aplikazioarekin hautsi ondoren.
Vine aplikazioa ez da Twitter sare sozialean erabat barneratuta egongo, eta neurri batean independentea izango den funtzio bat izango da.
Funtzionamendua
Vine aplikazioa erabilerraza da. Erabiltzaileek bideo laburrak igotzeko eta partekatzeko aukera izango dute, beti ere 6 segundo baino luzeagoak ez badira. Bestalde, erabiltzaileek beren senitartekoek eta lagunek igotzen dituzten bideoak ikusi ahal izango dituzte.
Bideo bat grabatzeko erabiltzaileek pantailan ageri den "grabatu" botoiari sakatu behar diote. Aplikazioak hainbat argazki jarraian ateratzeko aukera ere ematen du.