Teknologia -

Malware

Zipreko krisia erabiltzen ari dira birus informatiko bat hedatzeko

Hainbat posta elektroniko atzeman dituzte Interneten, Zipreren egoera aitzakitzat erabilita, ordenagailuak birus informatiko batekin kutsatzea helburu dutenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zipreren arazo ekonomikoak ari dira erabiltzen hainbat hackerrek Interneten ordenagailuetan birus informatiko bat zabaltzeko. Horren harira, hainbat posta elektroniko atzeman dituzte sarean, Zipreren egoera aitzakitzat erabilita, erabiltzaileak webgune maltzurretara eramaten dutenak.

Gauzak horrela, Adobe Flash Player, Adobe Acrobat Reader eta Java programen ahuleziak aprobetxatuta, esteka faltsu horiek ordenagailuak kutsatzen omen dituzte.

Symantecek ohartarazi duenez, Interneten bidez egindako mehatxu zibernetiko mota berria da. Hackerrak Zipreren balizko erreskatea ari dira erabiltzen erabiltzaileei iruzur egiteko.

Izan ere, sumina eta kezka da nagusi Zipreko herritarren artean bankuek itxita jarraitzen dutelako eta erreskatearen baldintzak negoziatzen ari direlako.

Mehatxu horren aurrean, honako gomendio hauei jarraitzea aholkatu dute: jatorri ezezaguna duten posta elektronikoak ez irekitzea eta ordenagailuak babesteko programa egokiak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea