Teknologia -

Googlek WhatsApp nahi du

Googlek WhatsApp erosi nahi du 1.000 milioi euroren truke

Mountain Vieweko konpainiak berehalako mezularitza zerbitzua eskuratzeko negoziatzen ari da, gaur eguneko merkaturik arrakastatsuenetarikoan toki bat lortu nahian.

WhatsApp aplikazioaren logotipoa. Argazkia: gizmodo.com
WhatsApp aplikazioaren logotipoa. Argazkia: gizmodo.com
WhatsApp aplikazioaren logotipoa. Argazkia: gizmodo.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek WhatsApp berehalako mezularitza zerbitzua erosi nahi du 1.000 milioi eurotan (770 milioi euro), Digital Trends atariak zabaldutako albistearen arabera. Hala, Interneteko bilatzailerik ezagunenak gaur eguneko merkaturik arrakastatsuenetako batean toki bat lortu nahi du: berehalako mezularitza zerbitzuen merkatuan.

Erosketa ixteko negoziaketak duela lau edo bost aste hasi ziren, eta, oraingoz, WhatsAppekoek ez diete erraz jarri Mountain Vieweko konpainiakoei; izan ere, aplikazioa saltzeko 1.000 milioi dolar inguru eskatu dituzte.

Duela egun batzuk, Googlek berehalako mezularitza aplikazio propioa sortzeko zurrumurruak zabaldu ziren, eta Google Babble deituko zutela esan zuten. Aplikazio horrekin, merkatu horretan sartu eta, besteak beste, Linerekin edota WeChatekin lehiatuko da.

Linek 12 milioi erabiltzaile lortu ditu urte bakar batean, eta MessageMe aplikazioak, bere aldetik, milioi bat erabiltzaile 12 egunetan. Hori dela eta, ez da harritzekoa Googlek WhatsApp erosi nahi izatea merkatu horretan arrakastaz lehiatu ahal izateko.

Aplikazio horrek, gainera, finantzatzeko sistema propioa du. WhatsAppek 0,99 dolarreko (0,89 euro Estatu espainolean) urteko kuota du, orain arte urtebeteko lizentzia doan eman ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp berriak