Teknologia -
Teknologia Kongresua
Argitu dute Bilbon agertutako dinosauro arrautzaren misterioa
Sherpa Summit Bizkaiko hiriburuan teknologien inguruan egingo duten kongresuaren aurkezpena izan da. Arrautzetatik, hainbat gaitan adituak diren izaki bereziak atera dira, hiriko kaleetan.
Erredakzioa
Arrautza erraldoi bat agertu zen astearte honetan Bilboko Guggenheim museotik gertu eta gertakaria sare sozialetara ere iritsi zen. Arrautzak museoaren parean zegoen auto bat txikitu zuen eta erabiltzaileek txio xelebreak argitaratu zituzten. Orain, dinosauro arrautzaren misterioa argitu egin dute eta, dirudienez, Sherpa Summit Bizkaiko hiriburuan teknologien inguruan egingo duten kongresua aurkezteko street marketing kanpaina izan da.
Horrela, arrautzetatik, hainbat gaitan adituak diren izaki bereziak atera dira, hiriko kaleetan.
Sherpa Summit kongresua maiatzaren 23an, Euskaduna Jauregian, izango da eta teknologia mugikorrak, laguntzaile pertsonalen eta Sareko bilaketen esparruko berritasun nagusiak izango dituzte hizpide. Ekimenean, besteak beste, Mozilla, Apple eta Paypal enpresetako ordezkariek parte hartuko dute.