Teknologia -

Aldaketak

Genero indarkeriaren kontrako neurriak hartuko ditu Facebookek

Edukiak ebaluatzeko ildoak errepasatuko ditu, eduki kaltegarrien filtroa egiten duten taldeei formazioa emango die, eta Facebook gorrotoa bultzatzeko erabiltzen dutenen profilak ikusgai jarriko ditu.

Facebook sare sozialeko logoa. Artxiboko irudia.
Facebook sare sozialeko logoa.
Facebook sare sozialeko logoa. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek neurriak hartuko ditu emakumeen kontrako indarkeria bultzatzen duten edukiak sare sozialean ager ez daitezen.

Facebook Safety orrialdean irakur daitekeenez, "gorroto hitzak identifikatzeko eta ezabatzeko sistemek huts egin dute, bereziki, genero indarkeriari dagokionez".

"Zenbait kasutan, eduki kaltegarriak ez dira guk nahi bezain azkar desagertzen. Beste batzuetan, sistemak ez du ezabatuta egon beharko lukeen edukia ezabatzen edota ez du ebaluazio egokia egiten", adierazi du Marne Levine Facebookeko Politika Publiko Orokorreko presidenteordeak. Horren esanetan, adierazpen askatasuna bermatzen jarraituko du Facebookek, baina erabiltzaileek argitaratzen dutenari arreta handiagoa jarriko dio.

Hala, hainbat neurri iragarri ditu Facebookek: edukiak ebaluatzeko ildoak errepasatuko ditu, eduki kaltegarrien filtroa egiten duten taldeei formazioa emango die, eta Facebook gorrotoa bultzatzeko erabiltzen dutenen izen-abizenak ikusgai jarriko ditu.

Hainbat elkartek Facebooki bidalitako eskutitz baten ondotik hartu du erabakia Mark Zuckerbergen enpresak. Eskutitz horretan, emakumeen kontrako indarkeria txalotzen dituzten mezuak ezabatzeko eskatu zioten.

Facebookek neurriak hartu bitartean, bertatik iragarkiak kentzeko eskatu zuten eskutitzaren sinatzaileek. Hamabost bat enpresak bat egin zuten Facebooken kontrako boikotarekin, tartean, Nissanek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook gaur