Teknologia -

Music Premium

Googlek musika-zerbitzua martxan jarri du

Internetera konektatuta egon gabe abestiak entzuteko aukera ematen du, eta irrati estandarrak eta pertsonalizatuak harpidedunen esku jartzen ditu.

Googlek musika zerbitzua martxan jarri du. EFE
Google
Googlek musika zerbitzua martxan jarri du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek musika-zerbitzua aktibatu du ostegun honetan, Espainian, harpidetzapean. Zerbitzu horren bidez, diskoetxe nagusien katalogora sartu, abestiak hodeian gorde eta Internetera konektatu beharrik gabe kantak entzun daitezke.

Google Play Music Premiumek musikari faboritoak eta musika genero mota asko entzuteko aukera ematen dio erabiltzaileari. Konpainiak aholku musikalak ere ematen dizkio.

Internetera konektatuta egon gabe abestiak entzuteko aukera ematen du, eta irrati estandarrak eta pertsonalizatuak harpidedunen esku jartzen ditu, enpresak blog ofizialean azaldu duenez.

Zerbitzuak 20.000 abesti hodeian gordetzeko aukera ere ematen du, baita Google Playen abestiak erostekoa ere.

Harpidedun izateko hilean 9,99 euro ordaindu behar dira; 7,99 euro irailaren 15aren aurretik egiten bada. Erabiltzaileek hilabete doan izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google bideoak