Teknologia -

Irisgarritasuna

Pertsona itsuei ikus-entzunezkoak hurbiltzeko aplikazio bat sortu dute

Aplikazio mugikorrak euskarri guztietan (zinema, telebista, Internet...) irakurri ahal ditu ikus-entzunezko edukien audiodeskribapenak, ikusmen urritasuna dutenen eskura jartzeko.

Aplikazioak euskarri guztietan irakurri ahal ditu ikus-entzunezko edukien audiodeskribapenak
Aplikazioak euskarri guztietan irakurri ahal ditu ikus-entzunezko edukien audiodeskribapenak
Aplikazioak euskarri guztietan irakurri ahal ditu ikus-entzunezko edukien audiodeskribapenak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

S-Dos enpresak AudescMobile mugikorrentzako aplikazioa sortu du, ONCEren Ikerketa, Garapen eta Aplikazio Tifloteknikoko Zentroarekin eta Vodafone España fundazioarekin lankidetzan. Horri esker, ikusmen urritasuna daukaten pertsonek ikus-entzunezko eduki ororen audiodeskribapena entzuteko aukera izango dute, emanaldia zein gailuren bidez egiten den gorabehera (zinemako pantaila, telebista, ordenagailua...).

Gaur aurkeztu duten aplikazioaren arduradunek azaldu dutenez, gailu mugikor batetik audiodeskribapena entzuteko aukera "erraza" da aplikazioa erabiltzea, eta erreproduzitzen den edozein bideo hurbiltzen dio erabiltzaileari. Sinkronizatzeko, audioaren titulua bakarrik erabiltzen da, hori zein euskarri fisikotan erreproduzitzen den kontuan hartu gabe.

Aurkezpen ekitaldian, Angel Sanchez Canovas ONCEko zuzendari nagusiak AudescMobilek "balio erantsia" ekarriko duela azpimarratu du; izan ere, "zein euskarritan erreproduzitzen den ez du axola edukiaren audiodeskribapena jasotzeko".

Sanchez Canovasen aburuz, urritasunen bat duten pertsonentzat inoiz baino irisgarriagoak izango dira ikus-entzunezko edukiak, Vodafone fundazioaren lankidetzari esker, ekoizle eta banatzaileek erabilgarri izango baitute erreminta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea