Teknologia -

Iragarpena txiokatu egin du

Burtsan sartzeko izapideak abiatu ditu Twitterrek

Hala, Facebookek abiatutako bideari jarraitu dio.Adituen ustez, litekeena da Twitter 2014 urtearen hasieran hastea burtsan kotizatzen. Enpresa 10.000 milioi dolarretan balioztatu dute.

Dick Costolo, Twitterreko zuzendari exekutiboa. Efe.
Dick Costolo, Twitterreko zuzendari exekutiboa. Efe.
Twitterrek epe laburrean kotizatuko du burtsan

0:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burtsan sartzeko izapideak abiatu dituela iragarri du ostegun honetan Twitter Kaliforniako konpainiak, bere kontu ofizialean idatzi duen txio baten bidez.

 

Dagoeneko askok itxaroten zuten erabakia da, Facebook bera ere joan den urtean burtsan sartu ondoren.

Enpresak aditzera emandakoaren arabera, S-1 formularioa aurkeztu du, "sekretupean", AEBetako Balore Merkatuan (SEC) Hasierako Eskaintza Publikoa (OPI) abian jarrita.

Twitterrek 2012an onartutako JOBS legeari heldu zion. Lege horren helburua enpleguaren sorrera eta hazkunde ekonomikoa bultzatzea da, enpresa berrien ("startups) bidez.

Lege horrek urtean 1.000 milioi dolar baino gutxiago irabazten dituzten enpresei burtsan sartzeko bidea errazten die.

Adituen ustez, litekeena da Twitter 2014 urtearen hasieran hastea burtsan kotizatzen. Enpresa 10.000 milioi dolarretan balioztatu dute.

Ikusmina inbertsoreen artean

Inbertsoreen artean ikusmin handia sortu du Twitterren erabakiak, batez ere 2012an Facebook burtsan kotizatzen hasi zenetik. Mark Zuzkenbergen enpresak, hala ere, hasiera kaskarra izan zuen balio merkatuetan, akzio bakoitzaren balioa puztuta baitzegoen (38 dolar) eta hasierako hilabeteetan balio horrek behera egin zuen, nabarmen, 20 dolarretara iritsi arte.

Orduz geroztik, Facebookeko akzioek gora egin dute berriro eta gaur egun 44 dolarretan daude.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
X.com