Teknologia -

Musika Interneten

Youtubek musika zerbitzu bat sortuko du, urtea bukatu baino lehen

Zerbitzu berria Spotifyren antzekoa izango da, eta bi bertsio izango ditu, doakoa eta ordainpekoa.

Jaysslee Cover, Youtuben arrakasta handia izan duen bideoklip 'amateur' bat
Jaysslee Cover, Youtuben arrakasta handia izan duen bideoklip 'amateur' bat
Jaysslee Cover, Youtuben arrakasta handia izan duen bideoklip 'amateur' bat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013. urtea bukatu baino lehen, Youtube plataformak musika zerbitzu bat sortuko du, Spotifyrekin eta iTunes Radiorekin lehiatzeko, AEBko hainbat hedabidek (Bloomberg telebista katea eta Billboard aldizkaria, kasu) jakinarazi dutenez.

Hedabide horien arabera, zerbitzu berriak bi bertsio izango ditu: bat, doakoa, baina iragarkiekin, eta beste bat, ordainpekoa eta iragarkirik gabe.

Udan, Kaliforniako konpainiak lehen urratsa egin zuen musikaren munduan barrena, Vevo erosita. Plataforma hori diskoetxeek sortu zuten, eta bideoklipak eskaintzen ditu.

Gaur egun, erabiltzaile askok musika entzuteko erabiltzen dute Youtube, eta, horregatik, zerbitzu honekin etekinak lortzen saiatuko da konpainia.

Twitter #Music zerbitzuaren porrota

Streaming bidezko musika zerbitzuak oso arrakastatsuak dira Interneten, baina oraindik ez dute mozkinak izatea lortu. Spotify, adibidez, erabiltzaile gehien dituen zerbitzua da, baina zenbaki gorritan dago oraindik.

Apirilean, Twitterrek #Music zerbitzua sortu zuen, baina, AllThingsD webgunearen arabera, ixtea aztertzen ari da orain, arrakasta eskasa izan duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea