Teknologia -

Pribatutasuna

WhatsAppen azken konexioa ezkuta daiteke

Androiderako azkeneko bertsioak erabiltzaileei euren azken konexioa ezkutatzeko aukera ematen die. Aukera hori aspalditik dago eskuragarri iPhonerako.

WhatssAp mezularitza zerbitzua mugikor batean. Argazkia: EiTB
WhatssAp mezularitza zerbitzua mugikor batean. Argazkia: EiTB
WhatssAp mezularitza zerbitzua mugikor batean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek WhatsApp erosi eta gero, aplikazioaren sortzaileek komunikazio tresna hobetzeko lanean jarraitu dute. Androiderako azkeneko bertsioak erabiltzaileei euren azken konexioa ezkutatzeko aukera ematen die.

Erabiltzaileek denbora daramate Androiderako bertsioa eskatzen, izan ere, aukera hau iPhonerako aspalditik dago eskuragarri. Pribatutasuna bermatzea du helburu, erabiltzaile askok euren azken konexioa ezkutatu nahi izaten baitute.

Azkeneko bertsioa Google Play denda birtualean eskuragarri dago jada. Mugikorretan instalatuta izan orduko, aukerak doitu edo egokitzeko atalean sartu, eta kontuaren informazioa eta azken konexioa, profileko argazkia eta egoera nork ikus dezakeen alda daiteke. Bi dira aukerak: kontaktu guztiek edo batek ere ez ikusteko moduan jar daiteke.

Azken konexioa ezkutatzea erabakitzen duten erabiltzaileek, baina, ezingo dute bere kontaktuen konexioa ikusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp nobedadeak