Teknologia -

Bideo-joko berria

'El Hobbit' sagako bideo-joko berriak Lego formatua izango du

Trilogiako lehen bi pelikuletan oinarrituta, udaberrian merkaturatuko da 'LEGO: El Hobbit' bideo-jokoa, Legoren formako panpinak oinarri hartuta egindakoa.

Bideo-jokoaren irudi bat: Argazkia: www.cinepremiere.com.mx
Bideo-jokoaren irudi bat: Argazkia: www.cinepremiere.com.mx
Bideo-jokoaren irudi bat: Argazkia: www.cinepremiere.com.mx

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'LEGO: El Hobbit" bideo-jokoa udaberrian iritsiko da Espainiara, eta trilogia klasiko honetako pertsonaiak Lego formako panpinak izango dira. Tim Wileman TT Games enpresako produkzio arduradunaren esanetan, erabiltzaileak "fantasiazko 16 agertoki ikusi ahal izango ditu, filmetan ageri diren bezala".

Bideo-jokoaren argumentua Bilbo Bolson hobbitaren inguruan oinarritzen da. Gandalf magoaren laguntzari esker, abentura batean murgildu beharko du Erebor izeneko erreinu galdua berreskuratu nahi duten hamahiru ipotxekin batera (Thorin, Fíli, Kíli, Óin, Glóin, Dwalin, Balin, Bifur, Bofur, Bombur, Dori , Nori eta Ori). Guztien helburu nagusia Golumi eta horren eraztunari aurre egitea izango da.

Jokoa 'El Hobbit' trilogiako lehen bi filmetan ('El Hobbit un viaje inesperado' eta 'La Desolación de Smaug') oinarrituta dago, eta, Wilemanen arabera, erabiltzaileek 'filmetako benetako ahotsez nahiz bertako musikaz gozatu ahal izango dute' jokoan ere.

Pertsonaien ezaugarriei dagokienez, Bomburrek adibidez, tranpolin bihurtzeko gaitasuna izango du, horrela bere lagunei arrisku egoeretan ihes egiteko aukera emanez. Mithril metal preziatua ere erabili ahal izango da, aroztegian tresna berriak sortu eta konbinatzeko, eta erabiltzaileak Eraztun bakarraren boterea kontrolatzeko aukera ere izango du.

Jokoa 7 urtetik gorakoentzat izango da, eta PlayStation 3, PlayStation 4, Xbox 360, Xbox One, Wii U, Nintendo 3DS, PlayStation Vita eta PC plataformetan erabili ahalko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea