Teknologia -

Jostailu sexual berria

Plazer gehiago ematen duen 'kondoi digitala' asmatu dute

'Aingira elektrikoa'ren eraginkortasuna horren asmatzaileek bermatu dute, asmakizuna eurek probatu baitute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Georgia Tech Unibertsitateko Comingle konpainiako hiru ikertzailek kondoi digitala asmatu dute. Jostailu erotiko honek bultzada elektriko txikiak ematen ditu, eta sexu-harremanetan plazer gehiago izatea bermatzen du. 'Aingira elektrikoa' izenarekin eman dute ezagutzera.

Lehen begiratuan galtzerdi bat ematen badu ere, zakilaren inguruan jartzen den ehun berezi bat du (belkro batez lotzekoa) eta 'mikrokontrolagailua' du. Horrek intentsitate baxuko bultzada elektrikoak ematea ahalbidetzen du.

Andrew Quitmeyerren (proiektuaren asmatzaileetako bat) esanetan, "kode irekiko kondoi digital honek plazer sexuala handitzen du, baina ez ditu ez gaixotasun transmisioak ez haurdun geratzeko aukerak ekiditen". Asmatzaileek kondoiaren eraginkortasuna bermatu dute, eurek probatu ostean, eta oso atsegingarria dela esan dute.

Bill eta Melinda Gates Fundazioan egiten den lanean oinarrituta egin dute, gobernuz kanpoko erakunde honek era ezberdinetako kondoiak sortu ohi dituelako sexu-harremanetan plazera handitzeko. Hala ere, segurtasuna handitzeko bidean egiten dute lan, besteak beste, desiragarriak ez diren haurdunaldiak edota sexu bidezko gaixotasunen transmisioak ekiditeko.

'Aingira elektrikoa' 350 dolarreko prezioan merkaturatu dute, eta, horrekin lortuko dituen irabaziekin, Comingle konpainiak bere ibilbidearen jarraipena ziurtatu nahi du. Quitmeyerren esanetan, produktua garatzeko lehen fasean daude, baina "produktu honen finantzaketak gora egin ahala, helburu handiagoak lortu ahalko dira", eta horren antzeko tresna gehiago sortuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea