Teknologia -
Ekimen berria
Teknologia berriek 218.000 lanpostu berri sortuko dituzte Estatuan
Spain Fintech Hub ekimen berriaren helburua finantza sektorean Espainia berrikuntza eta teknologiaren erdigune bihurtzea da.
Erredakzioa
Spain Fintech Hub (SFH) ekimen berriaren arabera, teknologia berrien erabilerak 218.000 lanpostu berri sortuko ditu datozen sei urteetan Espainian. Horrez gain, "Big Data" eremuan soilik, mundu osoan 5 milioi lanpostu sortuko dira.
Ekimena atzo aurkeztu zuten IEB eta Madrid Centro Financiero erakundeek, eta helburu nagusitzat finantza sektorean Espainia berrikuntza eta teknologiaren erdigune bihurtzeko konpromisoa hartu zuten.
Aurkezpenean esan zutenez, teknologiak berrikuntza-prozesuak azkartzen ari dira, eta, hori dela eta, finantza sektorean orain arte ohikoak izan diren eragileak eraldatzen ari dira. Bankuek berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua egin behar dutela eta lanpostu berriak sortu behar dituztela esan zuten.
Erakunde hauen arabera, Espainiak "sektore hau garatzeko garapen bikaina dauka", besteak beste, smartphone eta tableten barneratzean Europako herrialderik handiena delako (% 66ko tasa), eta enpresen parte-hartze teknologikoan kontinenteko lehena delako. Estatuan zehar 80 parke teknologiko baino gehiago daude, gainera, eta Informazioaren eta Teknologiaren sektoreak 30.000 konpainia ditu bertan, 440.000 langile baino gehiagorekin.
Spain Fintech Hub-ren eremuak
SFH osatzen duten kideen arabera, eremu digitalean garatutako finantza zerbitzuen konfiantza bermatuko duten ekimenak bultzatuko dituzte. Bestalde, eremu konpetitiboak identifikatu eta zabalduko dituzte Espainiako fin-tech. Halaber, prozesuan inplikatuta dauden agenteen artean jakintza-prozedurak garatzeaz gain, enpresak ere eremu horretan proiektu ezberdinak garatzera bultzatuko dituzte.
SFHren eremuak finantza pertsonalak, datuen analisiak, kapitalen merkatuak, ordainketak eta entitateen babespenak izango dira.