Teknologia -

Mezularitza zerbitzua

Hackerrek WhatsAppeko erabiltzaileen solasaldiak irakur ditzakete

WhatsAppek bertsio berri bat izan arren, ez dute segurtasun arazoa konpondu.

WhatsApp logoa. Argazkia: Gizmodo.com
WhatsApp logoa. Argazkia: Gizmodo.com
WhatsApp logoa. Argazkia: Gizmodo.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsAppeko segurtasun arazo baten ondorioz, hackerrek mezularitza zerbitzuaren edozein erabiltzaileren elkarrizketak irakurtzeko aukera dute. Bas Bosschert teknologia adituak eman du akats horren berri Phone Arena orrialdean.

WhatsAppek micro SD txartel batean gordetzen ditu erabiltzaileen solasaldiak; hortaz, erabiltzaileak beste aplikazioei txartel bera erabiltzeko baimena ematen badie, hackerrek aurretik izan dituzten elkarrizketak irakur ditzakete.

Ez da WhatsAppen arazoa soilik, Androiden beste aplikazio batzuei ere eragiten die.

WhatsAppek asteartean Androiderako bertsio berri bat sortu arren, ez dute segurtasun arazoa konpondu.

Eguneratze berri honi esker, erabiltzaileek euren azken konexioa eta profilaren argazkia ezkuta ditzakete, baita lagunen harpidetza ordaindu ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp nobedadeak