Teknologia -

Sherpa Summit 2014

Mugikorretiko bilagailuen hurrengo belaunaldia Bilbora iritsi da

Sherpa Summit 2014 ekitaldia maiatzaren 6an, Euskalduna Jauregian izango da eta aurten mugikorretiko bilagailuen hurrengo belaunaldia eta "wearables" gailuen azken berriak erakutsiko dizkigute.

 

Bilbao Summit 2014ko aurkezpena. Argazkia: Bilbao Ekintza
Bilbao Summit 2014ko aurkezpena. Argazkia: Bilbao Ekintza

eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sherpa Summit 2014 ekitaldia maiatzaren 6an, Euskalduna Jauregian izango da eta aurten mugikorretiko bilagailuen hurrengo belaunaldia eta "wearables" gailuen eta erabiltzailearen interfazeen arloko azken berriak erakutsiko dizkigute.

Goi mailako enpresek, nazioarteko konpainia handietako zuzendariek, berritzaileek eta web ingurunearen, mugikorren eta telekomunikazioen estrategek eta profesionalek Bilbon izango dira ekitaldiaren egunean.

Sherpa Summit 2013 goi-bileran 1.200 lagun bildu ziren Bizkaiko hiriburuan, eta aurtengo deialdia antolatu da orain abangoardiako erreferentzia gisa finkatzeko, hazteko ahalmen handia duen industriaren etorkizuneko joerak erakusteko xedearekin.

Marta Ajuria Bilboko Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotziak, Gorka Estebez Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustapen eta Berrikuntzako zuzendariak eta Xabier Uribe-Etxebarria Sherparen sortzaileak ekitaldiaren berri eman dute Bilboko udaletxean eginiko prentsaurrekoan. Sherpa Summit 2014 goi-bilera, bere ustez, hiriaren eta Bizkaiaren aldeko apustua da. Izan ere, lagungarria izango nazioarteko proiekzioa indartzeko teknologia berrien arloan eta, aldi berean, lotu egiten bait ditu Bilbo eta Bizkaia balio eta etorkizun handiko sektore estrategiko batekin; goi-bilerak, gainera, Euskaltelen laguntza ere jaso du.

Nazioarteko liderrak eta hizlariak

Xabier Uribe-Etxebarria Sherparen sortzailea da, Androiderako gaztelaniazko laguntza pertsonaletako munduko lehen enpresarena hain zuzen. Berak antolatu du Sherpa Summit 2014, Bilbon, goren mailako nazioarteko munduko liderrak eta hizlariak biltzeko. Hala, "wearables" gailuen eta mugikorren azken aurrerapenak ikusteko aukera izango dugu Bizkaiko hiriburuan.  Berretsi dutenez, hauexek izango ditugu partaide:  John Sculley, Appleko kontseilari delegatia ohia eta Pepsicoko kontseilari delegatua; Sridhar Iyengar, Misfit Wearables-en sortzaileetako bat; Marcos Weskamp, Flipboard-en diseinuko burua; David Cuartielles, Creator of Arduino; Robert Scoble, Eraginik handiena duen blogari teknologikoa (livestreaming); Francesco Giartorsio, Glass up-eko kontseilari delegatua; Dominique Hazël-Massieux, World Wide Web Consortium-eko Mobile Web ekimenaren arduraduna; Doug Solomon, Appleren munduko estrategiaren zuzendari ohia; eta Chris Shipley, Silicon Valleyn eraginik handiena duen emakumearen saria jaso duena; hitzaldiak eta eztabaidak koordinatu eta zuzenduko ditu.

Bilbao App Gunea

Bilboko Udalak, teknologia berriek hiriaren ekonomikoa suspertzeko duten balio estrategiko handiaz jabeturik, bere ekitaldia antolatu du Sherpa Summit 2014 goi-bileraren baitan, Bilbao App Gunea, Aplikazio Mugikorrei buruzkoa (Apps), hain zuzen. Euskalduna Jauregiko erdialdea hartuko duen gune horretan, erabilera anitzerako areto bat izango da, eta bertan izango dira "workshops" direlakoak eta beste areto batean, World Wide Web Consortium-en laguntzarekin, hackathon edo softwareko adituak diren programatzaileen topaketa egingo da enpresentzat, profesionalentzat eta ekintzaileentzat, esperientziak trukatzeko eta aplikazio berriak lankidetzan sustatzeko. Gainera, erakusleihoa izango da Bilbao Ekintzak lagundutako teknologia enpresen zerbitzurako; izan ere, aukera paregabea izango dute euren produktuak sektoreko adituei eta balizko bezeroei erakusteko.

"Wearables" gailuak

Sherpa Summit 2014 goi-bilera, beraz, ezinbesteko hitzordua da teknologiarik aurreratuenen arloan, eta aurtengo edizioaren ardatza mugikorretiko bilagailuen azken belaunaldia izango da, baita "wearables" gailuek ematen duten erabiltzailearen esperientzia aitzindaria ere, hots, errealitate handituko betaurrekoak, erloju eta eskumuturreko inteligenteak, etab. Gaur egun, proiektu horiek salbuespena dira oraindik, gutxi batzuen eskura daudenak, baina jende gehienentzako produktu bilakatzea da erronka. Aukera ezin hobea da enpresentzat eta ekintzaileentzat, nazioarteko proiekzioa duen eta hedatuz doan sektore batean; izan ere, jarduera ekonomikoa eta gaitasun handiko lanpostuak sortzen ditu, bereziki gazteen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea