Teknologia -
Teknologia berriak
500 milioi erabiltzaile ditu WhatsApp-ek mundu osoan
Facebook-ek otsailean erosi zuen mezularitza zerbitzaria 16.000 milioi dolarren truke (11.561 milioi euro).
Erredakzioa
WhatsApp mezularitza zerbitzariak 500 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan zehar aplikazioaren arduradunek honen blogean jakitera eman dutenez.
'Eskerrik asko guztioi. Mundu zabaleko 500 milioi pertsonek erabiltzen dute WhatsApp-a', azaldu du Facebookek otsailean erosi zuen enpresak.
Azken hilabeteetan Brasil, India, Mexiko eta Errusia bezalako herrialdeetan hazkunde azkarra izan duela adierazi du mezularitza zerbitzariak. Erabiltzaile horiek 700 milioi argazki eta 100 milioi bideo partekatu dituztelarik egunero. 'Jarraitu genezake baina garrantzitsuagoa da lana aurreratzea. Izan ere, Whatsapp-en, hasi besterik ez gara egin'.
2013ko abenduan konpainiak bere ibilbidean mugarri berri bat jarri zuela jakinarazi zuen 400 milioi erabiltzaile lortu zituenean.
Otsailean, Facebookek WhatsApp erosi zuela iragarri zuen 16.000 milioi dolarren truke, 11.561 milioi euro. Horietako 4.000 milioi dolar esku diruan ordaindu zituzten eta gainontzeko 12.000 milioi dolarrak sare sozial ezagunaren akzioetan.