Teknologia -
Berritasuna
IK4-IDEKOk kostu energetikoa neurtzeko gailua sortu du
Gailua sei osagairen gastu energetikoa neurtzeko eta monitorizatzeko gai da, eta, datu horiek erabiliz, txosten bat egiten du.
Erredakzioa
IK4-IDEKO teknologiako euskal zentroak kostu energetikoa neurtzen eta horren diagnostikoa egiten duen gailu bat aurkeztuko du Barakaldon, BECen, ekainaren 2an eta 7an egingo den Makina-erremintaren Biurtekoan.
Makina honen helburua kontsumo energetikoan ahal den eraginkortasun handiena lortzea da, enpresa industrialen erronkei erantzuna emateko.
IDK-Blue izeneko sistemak makinen eta horien osagaien kontsumoa neurtzen du.
Horrela, gailua sei osagairen gastu energetikoa neurtzeko eta monitorizatzeko gai da, eta, datu horiek erabiliz, txosten bat egiten du.
IK4-DEKO zentroa industriarentzako teknologiak fabrikatu eta produzitzen espezializatuta dago. Horren jarduera I+G+Bra bideratuta dago, enpresek dituzten arazoei konponbideak emateko.