Teknologia -

Internet

Microsoftek ere 'ahaztua izateko eskubidea' bermatuko du Bing-en

Googlek sortu duen formularioaren antzekoa jarri dute Bing bilatzailean ere, herritarrek euren inguruko informazioa bilatzailearen emaitzetatik ken dezatela eskatu ahal izateko.

Bing Microsoften bilatzailea. Argazkia: Bing
Bing Microsoften bilatzailea.
Bing Microsoften bilatzailea. Argazkia: Bing

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingek, Microsoften Interneteko bilatzaileak, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman duen agindua betetzeko, 'ahaztua izateko eskubidea' bermatzen hasi da gaur, Googlek maiatzetik egiten duen moduan.

Horretarako, Googlek sortu duen formularioaren antzekoa jarri dute Bing bilatzailean ere, herritarrek euren inguruko informazioa bilatzailearen emaitzetatik ken dezatela eskatu ahal izateko.

Formularioan agertzen denez, Bingek eskaria onartzeko, informazioak "faltsua edo zehaztasunik gabea, desegokia, zaharkitua edo gehiegizkoa izan behar du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Microsoft albisteak