Teknologia -
Informatika
6.000 pertsona asteburu honetan BECen, Euskal Encounter azokan
Espainiako Estatuko informatika azoka beteranoena da, eta Europar Batasuneko handienetakoa. Igandera arte iraungo du.
Erredakzioa
Sei mila pertsona baino gehiago bilduko dira igandera arte Barakaldon, BECen, Euskal Encounter informatika azokan parte hartzeko. Segundoko 20 gigabyteko konexioa izango dute bertan.
Espainiako Estatuko informatika azoka beteranoena da, eta Europar Batasuneko handienetakoa. Zita honetan, zaleek eta profesionalek ezagutzak partekatzen dituzte, materiala salerosten dute eta hainbat forotara joaten dira. Asko, baina, Interneterako konexio bizkorraz baliatzeko edo bideo-jokoekin jokatzeko ere bertaratzen dira.
Aurten, azokak 35.000 metro karratu eta 4.096 ordenagailu izango ditu.
Parte-hartzaileen profila honakoa da: 27 urteko mutil bizkaitarra, eta bideo-jokoekin jokatzea du azokako helburu behinena.
Zitak lau egun iraungo du, eta, horrenbestez, partaideek BECen lo egin ahal izango dute. Horretarako, baina, kanpin-denda ekarri beharko dute.