Teknologia -
Sare sozialak
Familiek eskatuz gero, hildakoen argazkiak kenduko ditu Twitterrek
Ez ditu eskabide guztiak onartuko, interes publikoa kontuan izango duelako, garrantzi informatiboa, esaterako.
Erredakzioa
Twitterrek ohartarazi du hildakoen argazkiak eta bideoak kenduko dituela senideek edota "baimena duen beste inork" hala eskatzen badute, baina gaineratu du ez dituela kasu guztietan ezabatuko.
"Senide zuzenek edo baimendutako beste inork hilda dauden pertsonen irudiak edo bideoak ezabatzeko eska dezakete, kalte kritikoa jasaten zein heriotzaren aurreko zein ondorengo uneak islatzen badituzte", adierazi du ohar batean Nu Wexler Twitterreko komunikazioaren arduradunak.
Oharrean, Twitterrek zehaztu du ez dituela eskabide guztiak onartuko, interes publikoa kontuan izango dutelako, horiek duten garrantzi informatiboa, esate baterako.
Bestalde, Dick Costolo fundatzaileak jakinarazi du Jim Foley kazetari estatubatuarraren ustezko hilketaren bideoa hedatzen ari diren erabiltzaileen kontuak ezabatzen hasi direla.