Teknologia -

970 milioi dolar

Amazonek Twitch bideojokoen webgunea erosi du, 735 milioi eurorengatik

Google -orain dela aste batzuk erostear egon zena- eta Yahoo ere zuzeneko bideojokoen webgunean interesatuta zeuden.

Argazkia: twitch.tv.
Argazkia: twitch.tv.
Argazkia: twitch.tv.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Amazon denda birtualak Twitch.tv erosi duela jakinarazi du. Twitch zuzeneko bideojokoen webgunea da. 970 milioi dolar ordaindu ditu Amazonek erosketa gauzatzeko, 735 milioi euro baino gehiago.
"Espero dugu haiengandik ikastea eta mugitzen laguntzea, orain baino azkarrago ahal bada, euren bideojokalarien komunitarearentzako zerbitzu berriak sortzeko", esan du Jeff Bezos Amazonen kontseilari eskuordeak.
Bestalde, Emmett Shear Twitchen kontseilariak nabarmendu du bere konpainiak baliabideak izango dituela, "Amazonen laguntzarekin, Twitch hobe bat ere eskaintzeko".
Bai Google baita Yahoo ere Twitchen interesatuta zeuden. Izan ere, Google erosketa ixtear egon zen, zuzeneko bideojokoen webgunea bereganatzeko.
2011 sortuta eta zuzeneko bideojokoen webgune nagusia Interneten
2011n sortu zuten Twitch eta Interneteko zuzeneko bideojokoen webgunerik nagusiena da. Hilero, 50 milioi erabiltzaile bakar izaten ditu. Publizitatearen eta erabiltzaileen harpidetzen bidez finantzaten dute enpresa.
Amazonek, erosketa honekin, online edukien emanaldien eskaintzan aurrera egin du. Netflix edo Hulurekin lehiatzen jarraitu ahal izateko aukera izango du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Google bideoak Aisia Enpresen albisteak Internet Amazon azken ordukoa