Teknologia -

Aurki, sarean

Youtube, Spotifyren pareko zerbitzua kaleratzear

Bideoen atariak akordioa lortu du Merlinekin, mundu osoko milaka diskoetxe independente ordezkatzen dituen eskubide agentziarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

YouTube akordio batera iritsi da Merlinekin, mundu osoko milaka diskoetxe independente ordezkatzen dituen eskubide agentziarekin, streaming bidez musika harpidetza zerbitzua eskaintzeko.

Googleren bideoen ataria prest omen dago Spotifyren, Deezerren edo Apple Beats Musicen pareko zerbitzua merkaturatzeko. Financial Times egunkariaren arabera, "datozen asteotan" kaleratuko dute zerbitzua, eta hilero ordaindu beharreko harpidetza baten bitartez funtzionatuko du. Musika eta bideoak streaming bidez emango ditu, iragarkirik gabe, eta abestiak Internetik gabe ere entzun ahal izango dira.

Universal, Sony eta Warner diskoetxe handiekin akordioa egin ostean, Youtubek indie musika jorratzen duten diskoetxeekin abiatu zituen negoziaketak, eta azkenean Merlin taldearekin lortu du adostasuna. Merlinek indie musikako 20.000 diskoetxe baino gehiago ordezkatzen ditu.

Ekainean, YouTubek kontratua sinatzen ez zuten diskoetxeen bideoak ataritik kentzeko mehatxua egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Youtube gaur Google albisteak Musika albisteak