Teknologia -
Segurtasuna Interneten
Milaka webkamera pribatu, agerian Errusiako webgune batean
Webguneak kamera horren zuzeneko irudiak eskaintzen ditu, pribatuak badira ere.
Erredakzioa
Errusiako webgune batek mundu osoko milaka webkameraren seinaleak eskaini ditu, zuzenean, Datuak Babesteko Erresuma Batuko Agentziak (ICO) ohartarazi duenez.
BBC katean egindako adierazpenetan, Christopher Graham ICOko arduradunak Internetera webkamerak konektatuta dituzten herritarrak ohartarazi nahi izan ditu. Izan ere, "hainbat pertsona irudiok espiatzen ari dira".
Webguneak 250 herrialdetako webkamerak erakusten ditu, tartean AEBko 5.591, Frantziako 2.059, Herbeheretako 1.576, Erresuma Batuko 584 eta Espainiako Estatuko ehunka.
Besteak beste, jaioberriak kontrolatzeko tramankuluen eta lokalen segurtasun kameren irudiak ikus daitezken webgunean.
Grahamen esanetan, webgunearen jabeek ez dituzte webkamerok 'hackeatu'; pasahitza aldatu ez duten kameren irudiak erabili dituzte. Izan ere, kameraren marka ezagututa, posible da horretan sartzea, erabiltzaileak pasahitza aldatu ez badu.