Itxi

2014/12/12

10:32

Teknologia

Teknologia

Google Newsen eta Espainiaren arteko gatazka, AEBn ere pil-pilean

Erredakzioa

Espainian beste inon baino lehen utzi dute bertan behera, eta AEBn ere arreta handiz jarraitu dute gaia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Google News zerbitzuaren eta Espainiaren arteko gatazkaren oihartzuna AEBra ere iritsi da. Bertan, adituek adi-adi jarraitu dute gaia, hedabideen etorkizunaren inguruko eztabaidan izan dezakeen balizko eragina dela eta.

Richard Gingras Google Newseko buruak asteazkenean iragarri zuen zerbitzua bertan behera utziko dutela Espainian, jabetza intelektualaren lege berriaren ondorioz. Izan ere, Espainiako hedabideen albisteei esteka eginez gero, Googlek ordaindu egin beharko duela ezartzen du araudiak. Eta zerbitzua doakoa denez, erraldoi informatikoak uko egin dio dirua emateari.

Erabaki horren ondorioen aurrean, adituak ez daude ados. Batzuen ustez, Espainiarentzat "arriskutsua eta kaltegarria" izango da, baina hedabideentzat aukera paregabea izan litekeela iritzi diote beste batzuek.

"Espainiak Internet hil nahi du; sarearen oinarria edukien artean estekak egitea da", azaldu du Jeff Jarvisek, New Yorkeko Unibertsitateko Tow-Knight Zentroko zuzendariak.

Tom Rosenstiel, American Press Institute erakundeko burua, baina, ez dago ados, eta hedabideek bat egiteko eta albiste bilatzaile propioa sortzeko aukera dutela adierazi du.

Google Newsek ez du lortu hasieran espero zen garrantzia, ez Espainian behintzat. Are gehiago, albisteak partekatzeko orduan, Facebook da errege.

Interneteko konpainiak hainbat bataila ditu nazioartean, baina Espainia da ordaintzera behartu nahi izan duen estatu bakarra.

Alemanian, adibidez, Googlek baimena eskatu zien hedabideei, horien edukiei estekak egiteko, eta gehienek baietza eman zioten. Eta, Frantzian, Googlek eta hedabideek akordioa sinatu zuten, publizitate mozkinak handitzeko.

ak handitzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;