Teknologia -

San Frantzisko, Kalifornia

Apple etxeak iPad Pro aurkeztu du, iPad handiagoa eta aurreratuagoa

"Inoiz egin dugun iPad onena eta ahaltsuena da", esan du Tim Cookek. Azarotik aurrera izango da salgai, 799 dolarrean hasita.

Tim Cook, Apple-n produktu berrien aurkezpenean, Kalifornian. Irudia: EFE
Tim Cook, Apple-n produktu berrien aurkezpenean, Kalifornian. Irudia: EFE
Tim Cook, Apple-n produktu berrien aurkezpenean, Kalifornian. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple enpresa teknologikoak iPad gailu ezagunaren modelo berria aurkeztu du: iPad Pro. 12,9 hazbeteko pantaila du (iPad Air 2.ak 9,4koa du) eta azarotik aurrera jarriko dute salgai, 799 dolarrean hasita.

"Inoiz sortu dugun iPad onena eta ahaltsuena da", esan du Tim Cook egoitza nagusia Cupertinon (Kalifornia) duen konpainiaren zuzendari nagusiak aurkezpenean, San Frantziskoko Bill Graham Aretoan.

Gailu berriak 10 ordu iraungo duen bateria izango du, eta azaroan jarriko dute salgai; 32 GB-koa eta Wi-Fi bidezko konexioduna, 799 dolarren truke, eta 128 GB-koa, eta 4G eta Wi-Fi bidezko konexioduna, 1.070 dolarrean.

Horren pantailak MacBook Pro ordenagailuen Retina pantailak baino berezimen handiagoa du, eta Applek inoiz sortutako modelorik bizkorrena da. Gainera, Microsoftek dagoeneko Surface gailuarekin batera saltzen dituen osagarrien ildo bereko berritasunak aurkeztu dituzte.

iPad Pro gailuak estalki magnetikoa -teklatua bertan duena- eta arkatz digitala, Apple Pencil, izango ditu.

Smart Keyboard teklatuak 169 dolarreko prezioa izango du, eta arkatzak, berriz, 99 dolarrekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Ameriketako Estatu Batuak argazkiak