Teknologia -

Segurtasun neurriak

Wifi guneak jarriko dituzte Orreagan eta Iratiko oihanean

Proiektuari ‘Safer Pyrenees’ izena jarri diote eta 585.000 euroko kostua izan du. Hala ere, Europar Batasunak finantzatzen lagundu du.

Iratiko oihana. Argazkia: Jose Maria Vega
Iratiko oihana. Argazkia: Jose Maria Vega
Iratiko oihana. Argazkia: Jose Maria Vega

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, Orreaga eta Iratiko oihanaren arteko eremuan, wifi guneak jarriko dituzte Safer Pyrenees delako proiektuaren baitan. Helburu nagusia larrialdi eta hondamendi egoeretan zonaldeari erantzun azkar bat emateko prestatzea da.

Beste helburu batzuk ere baditu, hala nola, ebaluazio lanak egitea, arriskuaren nondik norakoak aztertzea, herritarrak kontzientziatzea edota, praktiken bidez, profesionalen trebakuntza lortzea. Proiektuak 585.000 euroko kostua izan du, baina Europar Batasunak gastuaren % 72 finantzatu du.

Horrela gauzak, larrialdi egoerei aurre egiteko komunikazio zerbitzuak hobetu nahi izan dituzte. Proiektuak, wifi sarea hedatzeaz gain, esku-hartzea beharrezkoa denean jarraitu beharreko protokoloa zehazten du eta ohikoak diren arazoei erantzun hobeagoak ematen dizkie. Gainera, informazio kartografikoa elkar trukatzeko akordioa biltzen du ekimen honek.

Telekomunikazioekin zerikusia duen proiektuaren aurkezpenera agintari asko gerturatu dira, besteak beste, bi udalerri horietako alkateak. Safer Pyrenees proiektuak larrialdietarako irrati zerbitzua eta wifi gunea eskainiko ditu Orreagan eta Iratiko oihanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak Gaur Albisteak