Itxi

2015/11/12

21:11

Teknologia

Aplikazioak

Googlek Youtube Music aplikazioa aurkeztu du

Agentziak | Erredakzioa

Aplikazioa doakoa izango da, baina, Ameriketako Estatu Batuetan, iragarkiak kendu nahi dituenak 9,99 dolar ordaindu beharko ditu hilabetean.

  • Youtube Music.

    Youtube Music.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Googlek Youtube Music aplikazioa sortu du, bere blog ofizialean azaldu duenez. Dagoeneko Android eta IOS telefonoetan erabili daiteke.

Aplikazioa doakoa izango da, baina, AEBn, iragarkiak kendu nahi dituenak 9,99 dolar (9,30 euro) ordaindu beharko ditu hilabetean.

Zerbitzu berriari esker, erabiltzaileek ez dute interneterako konexioa bilatu behar euren abesti gogokoenak entzun ahal izateko.

Youtubek, “3.000 milioi dolar baino gehiago ordaindu dizkio musikaren industriari” bere esku dagoen katalogoagatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;