Teknologia -
Bilbao Maker Faire
Giza itxurako robotak, Bilbon
Asteburu honetan Bizkaiko hiriburuan Makers Faire izeneko teknologia sortzaileen jaialdia ari dira egiten.
Agentziak | Ererdakzioa
Inmove du izena eta C3POren itxura dauka, Star Wars filmeko giza itxurako robotarena, eta norberak egin dezake etxean bertan hiru dimentsioko inprimagailu batekin, 800 euroren truke.
Bere sortzaileak, Gael Langevin frantziarrak, Bilbao Makers Faire deritzon sortzaileen jaialdira ekarri du bere sorkuntza. Inmove orain dela bi urte jaio zen, metro eta laurogei da, ikusi egin dezake, besarkatu egin zaitzake, haurrak kulunka ditzake eta atzamarrak horren ondo mugitzen ditu, ezen ur basoak zerbitza ditzakeela.
Ez ditu 6 milioi hizkuntza hitz egiten, C3POk egiten zuen bezala, eta ez dauka hankarik (gurpil gainean doa leku batetik bestera), baina gerritik gora koloreak bakarrik bereizten ditu: batak urre kolorea zeukan; honako honek, aldiz, zuria.
Asko dira giza itxurako robotak, baina Inmove berezi egiten duena zera da: 800 euroren truke etxean modela daitekeen lehendabizikoa dela. Nahikoa da 3D inprimagailu bat izatea, 12x12x12 tamainakoa (txikia, mila euro baino gutxiago balio du), gainerako teknologia Interneten baitago eskuragarri.
Horixe bera da gakoa, Gael Langevinek azaltzen duenez, kode irekia delakoa, hain justu ere; horren bidez teknologia doan partekatzea ahalbidetzen delako.
Inmove sortzeko planoak Internetetik jaisten dira, eta inprimagailuak modelatzen ditu. Zenbait bideok pausuz pausu azaltzen dute piezak nola eraiki. Barruko aldean, robota mugitzen motor eta kableentzat, Arduino teknologian oinarritzen diren plakak erabiltzen dira. Arduino mikrokontroladore bat da, kode irekikoa hura ere.
Inmove ez da "laguntasuna" izateko gutizia hutsa: jaio zenetik esku-protesi merkeak sortzeko oinarri-lana egin du, edota Londreseko ospitale batean ospitaleratuta dauden haurrek erabili dute zoologikora bidali eta haren kameraren bitartez animaliak ikusteko, bideo-jokoetako mando batekin kontrolatzen zuten bitartean.
Teknologia irekia erabiltzerakoan, edozeinek errepika dezake, baina baita berrikuntzak gaineratu ere. Horrenbestez, abenduaren 17an estreinatuko den Star Wars sagako film berria estreinatuko dela aprobetxatuta, hilabete daukazu sukar galaktikoarekin bat egin eta etxean zure robota eraikitzeko.
Bide batez, Inmovek maiordomoarenak egin eta Gabon-gauko afaria zerbitza dezake, eta familia harri eta zur utzi. Izan ere, C3PO protokoloko androidea ere bazelako.
Ez da azokan dagoen eta nork bere kabuz egin dezakeen gailu ikusgarri bakarra: mila euro balio dituen itsaspeko bat dago, gaur goizean Bilboko itsasadarrean itsasperatu dutena, droneak edota led argiz argiztatzen diren jantziak.