Teknologia -
Internet
Birus batek Fotolog-en bidez kutsatzen ditu ordenagailuak
Birus informatikoak iruzkinak jartzen ditu erabiltzaileen atarian bideo bat ikusteko lotura bat klikatzeko eskatuz. Bideo hori ikusteko kutsatutako artxibo bat deskargatzeko eskatzen du: 'FTLog.A'.
Erredakzioa
Panda Security konpainia euskalduneko laborategiak Fotolog sare sozialaren bidez transmititzen den birus informatiko baten berri eman du.
Birusak iruzkin bat jartzen du erabiltzaileen sareko atarian bideo bat ikusteko lotura bat klikatzeko eskatuz. "Link"a sakatu ostean, sistemak artxibo bat deskargatzeko eskatzen du bideoa ikusi ahal izateko, eta hori da birusa: "FTLog.A" deituriko artxiboa.
Artxibo hori ordenagailuan instalatu ostean, birusak beste webgune batera bidaltzen du erabiltzailea eta bertan datuak sartu behar ditu gezurrezko sari bat jasotzeko. Erabiltzaileak prozesuarekin jarraituz gero, publizitate leihoak irekiko zaizkio etengabe interneten sartzen den bakoitzean.
Luis Corrons PandaLabs-eko zuzendari teknikoaren arabera, ziberlapurrek "sare sozialak erabiltzen dituzte geroz eta gehiago haien birusak transmititzeko, erabiltzaile kopuru handiak izaten baitituzte".