Teknologia -
Espioitza salaketak
Txinak Googlerekin adiskidetu nahi du
Joan den urtarrilean bilatzaileak Txinako merkatutik aterako zela adierazi zuen, izan ere, Pekineko politikekin ados ez zegoela eta identifikatu gabeko erasoak jasan zituztela adierazi zuten.
Erredakzioa
Prentsa estatubatuarrak hainbat helbide elektronikoetan erasoak eta Pekinek egindako zentsura salatu ostean, Lu Yizhong Txinako Industria eta Informazio Teknologien ministroak bere Gobernuak Googlerekin adiskidetzeko konpainia informatikoarekin harremanetan jarraitzen duela jakinarazi du.
Herri Asanblada Nazionalaren baitan, Luk agintari txinatarrek enpresa informatikoarekin hitz egiten ari direla esan du, izan ere, Googlek egindako salaketan politika eta enpresa arloan izan dute eragina.
Google Baidu bertoko bilatzailearen atzetik bigarren erabiliena da Txinan. Enpresak joan den urtarrilean Txinako merkatutik aterako zela adierazi zuen, izan ere, Pekineko politikekin ados ez zegoela eta identifikatu gabeko erasoak jasan zituztela adierazi zuten.