Teknologia -
Alde Zaharrean
Ibilgailu elektrikoak erabiliko ditu Tolosak banaketa lanak egiteko
Zama lanak Alde Zaharreko inguruetan egingo dituzte eta hortik auto elektrikoetan denda bakoitzeraino eramango dute merkantzia.
Erredakzioa
Tolosako Udalak ibilgailu elektrikoak erabiliko ditu Alde Zaharreko dendetan banaketa lanak egiteko. Helburua da hiri gune horretako airearen kalitatea mantentzea; izan ere, 300 ibilgailu sartzen dira egunero lau ordutan.
"Tolosako Alde Zaharreko gas kutsakorren emisioa murriztea" nahi du proiektuak; horretarako, zama lanak arautuko ditu: ibilgailu elektrikoak erabiliko dituzte CO2-ko emisioak % 50ean gutxitzeko.
Zama lanak Alde Zaharreko inguruetan egingo dituzte eta hortik auto elektrikoetan denda bakoitzeraino eramango dute merkantzia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea