Teknologia -

Eguzki-teknologia

Google eguzki-plaken munduan barneratu da

Interneteko erraldoiak energia elektrikoa sortzen duen ispilu baten prototipoa garatu du. Honi esker, planta elektrikoen eraikuntzaren kostua erdira murriztu daiteke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere lehenengo telefono mugikorra, Nexus One, kaleratu ondoren,Googlek bere proiektu berria aurkeztu du, zentral termoelektrikoetan eguzki-energia sortuko duen ispiluaren prototipoa.

Eric Schmidt-en konpainiak teknologia berri baten prototipoa aurkeztu du. Prototipo berri hau energia termosolarreko planten talde nagusienetan izango da.

Eguzki teknologia termoelektrikoak eguzki izpien erradiazioa jaso egiten du ispiluen bitartez; olio termikoa berotu eta, turbosorgailu baten bitartez, elektrizitatea sortzen du.

Gainontzeko eguzki-teknologia termikoekin konparatuta, Google-ek aurkezten duen sisteman, ispiluek eguzkiaren izpiak batzen dituzte berotu beharreko substantziaren gainean. Konpainiak adierazi duenez, sistema hau prozesuaren kostua merketu dezake eta honekin batera eguzki-planta termikoen eraikuntzaren kostua erdira murriztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea