Teknologia -

"Zibererasoa"

Googleri eraso zioten "hacker"ak zigortuko ditu Pekinek

Miao Wei Txinako ministro ordeak ziurtatu duenez, erasoen errudunek zigorra jasoko dute, pasadan urtarrilean Googlek Gobernu txinatarraren inposaketei kasurik egingo ez diela adierazi ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miao Weik, Txinako ministro ordeak, baieztatu egin duenez, Txinak zibererasoaren errudunak zigortuko ditu. Pasadan urtarrilean Googlek Gobernu txinatarren inposaketei jaramonik egingo ez diela adierazi ondoren jasan zituen zibererasoak, pirata informatiko batzuen esku.

Txinako ministro ordearen arabera, enpresa amerikarrak Industria eta Informazio Teknologikoko Ministeritzan bere kexak salatzekotan, aztertuko dituzte. "Googlek erasoak txinatarren eskutik datozela baieztatzeko frogak baditu, Gobernu txinatarrak legeak zehazten duenaren araberako zigorrak ezarriko dira", Miao Weik zabaldu duenez.

Googlek herrialde txinatarretik alde egiteko mehatxua egin dio Pekineri, bere bilatzaile zerbitzuari oztopoak jartzen jarraitzen badu. Bere aldetik, Weik gaineratutakoaren arabera, konpainiak herraialdetik joatekotan "prozesu jakin" batzuk jarraitu beharko ditu eta "sortu daitezkeen balizko arazoei" aurre egin beharko die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea