Teknologia -
Iraultza elektronikoa
Sonyk 3Dko telebistak salduko ditu Japonian, ekainetik aurrera
40" eta 46"etako modeloak eta bi betaurreko merkaturatuko ditu ekainaren 10ean, Munduko Futbol Txapelketaren bezperan. Panasonic bere lehiakideak apirilean salgai jarriko du bere 3Dko telebista.
Erredakzioa
Sonyk bere lehen 3Dko telebistak salgai jarriko ditu hurrengo ekainaren 10ean Japonian. Gutxienez 40" eta 60" bitarteko zortzi modelo merkaturatuko ditu, enpresa elektronikoak Eferi jakinarazi dionez.
Salmenta eguna, Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketaren bezperan izango da, izan ere, Japoniako enpresak berak zenbait partida 3Dan emango ditu.
Uztailaren 16an, berriz, "Bravia" izeneko serie bereko 52" eta 60"etako 3Dko telebistak merkaturatuko dituzte.
Gailu bakoitzarekin batera, hiru dimentsioetako irudiak ikusteko bi betaurreko emango dituzte eta horiei esker, irudiak 3D formatuan filmatuta egon ez arren,sakontasun sentsazio lortuko du ikusleak.
40"etako modeloak 290.000 yen (2.370 euro) inguruko salneurria izango du, 46"etakoak 350.000 yen gutxi gorabehera (2.860 euro), 52"etakoak 430.000 yen inguru (3.500 euro), eta 60"etakoak 580.000 yen (4.740 euro).
Sonyren 3D aparatuek Panasonicekoekin lehiatu beharko dute, azken horrek bere lehen 3Dko telebista apirilean salgai jarriko baitu herrialde nipondarran.