Teknologia -

Epaia

Bartzelonako epaile baten ustez P2P deskarga sareak legezkoak dira

Magistratuak SGAEk elrincondejesus.com webgunearen kontra aurkeztutako salaketa gutxietsi du, esteka sistemak "ez baititu urratzen egileen esplotazio eskubideak".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako epaile batek SGAEk elrincondejesus.com webgunearen kontra aurkeztutako salaketa gutxietsi du, bere ustez "esteka sistema interneten oinarria" baita.

Epaileak adierazi duenez, "hainbat webgunek eta bilatzailek (Google bezala) P2P deituriko sareekin lotzea uzten dute".

Emandako zerbitzuaren truke salatutako webguneak ez duela dirurik jasotzen ere azpimarratu du epaileak eta "erabiltzaileak P2P sareetara heltzeko gidatzen" dituela dio, "filmen irudi edo izenburuekin, besterik ez".

Epaiak argi utzi du "esteka sistemak ez dituela derrigorrez babestutako obrak banatzen edo erreproduzitzen" eta " ez du egileen esplotazio eskubideak urratzen".

Elrincondejesus webgunearen jabearen abokatuak, Carlos Sanchez Almeidak, epai hori "historikoa" izan dela adierazi du, "Espainian interneten etorkizunaren abiapuntua baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea