Teknologia -

P2P sareak

AEBetako milaka pirata informatiko salatu dituzte

Jabetza intelektualean espezializatutako abokatu enpresa batek P2P sareetako deskargen denbora errealeko miaketa egiten duen eta erabiltzailearen IP helbidea hartzen duen programa bat erabili du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

US Copyright Group konpainiak P2P sareen bitartez pelikulak legez kanpo deskargatzen dituzten pertsonen aurkako auzi jendetsua hasi du, horrela adierazi du The Hollywood Reporter argitalpenak.

Sistema hauetako 20.000 erabiltzaile baino gehiago salatu ditu jabetza intelektualean espezializatutako abokatu enpresa batek azken asteetan, Washingtoneko auzitegi federal batean, egile eskubideen aurka jokatzeagatik, eta gutxi barru beste 30.000 pirata salatzea espero dute.

Auzitan ari den enpresak zine independenteko ekoizle batzuen koalizioaren interesak defendatzen ditu eta orain arteko kasuetan Steam Experiment, Far Cry, Uncross the Stars, Gray Man eta Call of the Wild 3D filmak legez kanpo eskuratu dituztenak salatu dituzte.

IP helbidea

US Copyright Groupek AEBetara Alemaniako Guardaley IT enpresak sortutako miaketa sistema bat eraman zuen. Erreminta horrek P2P deskargak denbora errealean miatzea uzten du. Programak deskarga gertatu den unean erabiltzailearen IP helbidea eskuratzea ahalbidetzen du eta edukia egile eskubideak babestutako material bat den identifikatzen du.

Ondoren, piratak bezala identifikatutako IP helbide horieik Internet zerbitzuaz hornitzen dituzten enpresekin hitz egiten dute abokatuek eta bezeroen informazioa eskatzen dute. Horretan izaten dira arazoak, baina ezezkoa jasoz gero epailearen agindua eskatu dezakete.

Auzi jendetsu hauen albistea Londreseko Auzitegi Gorenak Newsbiz webgunearen aurkako auzian Hollywoodeko estudio handiei arrazoia eman ostean ezagutu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea