Teknologia -

Automata kazetaritza

Albisteak aurkitu eta publikatzen dituen robot-kazetaria sortu dute

Tokioko Unibertsitateak garatu du ingurua aztertu eta lekukoei galderak egiteko gai den makina. Interneten bilaketak eginez informazioa kontrastatu dezake ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tokioko Unibertsitateak albisteak detektatu, Interneten informazioa bildu eta argitaratzeko gai den robot-kazetari bat sortu du.

Robot bitxia ingurugiroan aldaketa nabarmenak detektatzeko diseinatuta dago, ondoren albistea emateko. Makinak argazkiak egiten ditu aurkitzen duenaren berri emateko eta lekukoei galderak egiteko programatuta dago. Interneten bilaketak eginez, informazioa kontrastatu dezake ere.

Hala ere, hori ez da kazetaritza automatizatzeko helburuarekin eman den lehenengo urratsa. Duela hilabete batzuk ''Stats Monkey'' softwarea aurkeztu zuten. Programa horrek beisbol partidetako kirol kronikak idazten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea