Teknologia -

AEBetan salgai

iPad-a pirateatzea lortu dute, salgai jarri eta 24 ordura

Appleren gailua pirateatu duen hackerra iPhonearekin ere gauza bera egin zuen Dev-Team taldeko kidea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Hacker'' batek Appleren iPad ordenagailua pirateatzea lortu du, AEBetan salgai jarri eta 24 ordu eskasera, ''tweet'' batean (Twitterren mezu laburrak) eta YouTubeko bideo batean jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, ''jailbreak'' deritzona egitea lortu du, hots, gailuaren artxibo guztietan sartu, Applek baimendutako aplikazioak instalatu ahal izateko eta jada dituenetan aldaketak egin ahal izateko.

Hackerra iPhonea ere pirateatu zuen Dev-Team taldeko kide da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea