Teknologia -

Robotika

Hiru euskal zentro, robotikako nazioarteko lehiaketa batean

Lehiaketaren helburua 10-16 urte bitarteko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea da. Hiru ikastolak beste 53 herrialdeekin lehiatuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru euskal ikastola, Gipuzkoako bi eta Bizkaiko bat, lehiatuko dira "First Lego" izeneko robotikako nazioarteko lehiaketan.

Lehiaketaren helburua 10-16 urte bitarteko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea da.

Donostiako Lizeo Azular eta Andoaineko La Salle Berrozpe eskolak Estambuleko lehiaketa europarrean egongo dira, eta Loiuko Lauro Ikastola, ordea, Atlantan (AEB) egingo den final mundialean.

Euskal ikasleek lau eremutan erakutsi beharko dituzte euren trebetasuna: roboten lehiaketan, proiektu zientifikoan, proiektu teknikoan eta talde-lana.

Hiru ikastolek Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko laguntza eta finantziazioa dute eta beste 53 herrialdeekin lehiatuko dira.

Proiektuak

Lauro Ikastolak Getxoko garraoibideen hobekuntza eredu eraginkorra eta jasangarri bat aurkeztuko du. La Salle Berrozpek ezinduak "segway" batekin (bi gurpileko ibilgailu arina) Andoainen ibiltzeko erraztasunak azalduko ditu.

Bestalde, Lizeo Axuular eskolak pertsonak eta ibilgailuak Donostiako eremu altuenera heltza errazteko plana aurkeztuko du. "Firts Lego Leage" 1998an sortu zen robotika nazioarteko lehiaketa bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea