Teknologia -

Iraultza Sarean

#AguirreFacts, Esperanza Aguirre Twiterreko erregina

#AguirreFacts etiketarekin, sare sozialeko kideek Aguirreren hitzak era barregarrian hartzen dituen ekimen bat martxan jarri dute.

Amaia Akordagoitia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chuck Norrisen Interneteko konpetetzia berria da Esperanza Aguirre. "Nik atera dut Gürtel kasua" esaldiari esker, Madrileko Komunitateko Presidentea Twiterreko erregina bihurtu da. Sare sozialeko kideek Aguirreren hitzak era barregarrian hartzen dituen ekimen bat martxan jarri dute.

#AguirreFacts etiketarekin, errealitateari eta fikzioari erreferentzia egiten dieten mezu mordoa azaldu dira.

Hauek dira xelebrekeria horietako batzuk:

- Nik irakatsi nion Carmen Lomanari "O sea" esaten

- Nik gidatzen nuen Mostoleseko hegazkin hura...

- Nik asmatu nuen gin tonic edaria

- Nik irakatsi nion Messiri futbolean jokatzen

- Nik operatu nuen Belen Esteban

- "Luke, zure ama naiz..."

- Nik ogitarteko bat jan nuen Bilbon eta zilarrezko papera lurrera bota nuen. Orain, Guggenheim deitzen diote.

Esaldi horietako batzuk, gainera, Lost saioari buruzkoak dira:

- "Ni ke beltza naiz"

- "Nik uhartera nola iritsi, uhartea nola mugitu eta bertatik ateratzeko zer egin behar den dakit"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea