Teknologia -

Venezuelako webgunea

Agintari hegoamerikarrak, blog satiriko batetako protagonistak

Chavez, Morales edo Bachelet webgunearen azken proiektuko protagonistetako batzuk dira, Lost telebistako saioan oinarritutako animaziozko telesail bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urtetan Hugo Chavez presidenteari iseka egin dion Venezuelako webgune batek arrakasta lortu du Interneten. Zentsura saihesteko, bi egileek blog satiriko bat sortu zuten.

Juan Andres Ravellek eta Oswaldo Grazianik adierazi dute lehen helburua jendeak barre egitea eta Hegoamerikako giro politikoa baretzea dela eta badirudi, oraingoz, helburu hori lortzen ari direla.

Webgunearen azken proiektua animaziozko telesail bat da. Bertan, Chavezekin batera Hegoamerikako beste hainbat agintarik uharte bakarti batean biziraun beharko dute, Lost saioan bezala.

Telesailak Isla Presidencial izena du eta Hegoamerikan arrakasta handia du, dagoeneko jarraitzaile ugari lortu ditu Twitterren eta Facebooken. Lehen kapitulua milioi bat ikuslek baino gehiagok jarraitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea