Teknologia -

Sony Ericssonen ikerketa

Gizonek SMSak eta mugikorretako kamerak eta mp3ak baztertu dituzte

Gizonek denbora gehiago ematen dute mugikorra erabiltzen eta inkestatuen % 75ak telefonoa egunean 15 minutuz baino gehiago erabiltzen dutela adierazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugikorrek komunikazio, entretenimendu eta negozio bide desberdinak ikertzen dituzten bitartean, gizonek SMSak eta mugikorretako kamerak eta mp3 erreproduditzaileak ia ez dituztela erabiltzen dio ikerketa batek. Dena den, gizonak dira gailuetan eta tarifatan gehien gastatzen dutenak.

Sony Ericssonek Pisos Colsulting-ekin batera mugikorren erabilera eta tendentzien inguruan egindako ikerketa bat aurkeztu du, Espainian gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak aztertzen dituena. Horretarako, bi txandatan, 2.000 gizon eta emakume inkestatu dituzte.

Gizonek denbora gehiago ematen dute mugikorra erabiltzen eta inkestatuen % 75ak telefonoa egunean 15 minutuz baino gehiago erabiltzen dutela adierazi dute. Gizonak dira ere, mugikorrean diru gehiago xahutzen dituztenak. Izan ere, gizonen % 20ak 60€ baino gehiago ordaintzen dituzte hilero, emakumeak baino % 10 gehiago.

Gizonen % 34ak eta emakumeen % 22ak ez du inoiz SMSrik bidaltzen. Horretaz gain, gizonek ia ez dute kontuan hartzen mugikor batek kamera ona edo memoria asko izatea (soilik % 1), baina ezaugarri horiek bai dira garrantzitsuak emakumeentzako.

Sony Ericssonen ikerketaren arabera, 16 eta 45 urte bitarteko gizonentzat mugikorra lan erreminta bat da eta 93 ordu inguru ematen dituzte mugikorra erabiltzera. Inkesta egin dituzten emakumen zati batek urtero aldatzen dute euren mugikorra eta diseinua eta tamaina kontuan hartzen dute telefonoa aukeratzerakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea