Teknologia -

Fecebookeko 32 talde

Milaka pertsona hilerri nuklearren kontra, Facebooken

32 talde sortu dira sare sozial horretan Aldi Baterako Biltegi Zentralizatuen instalazioaren kontra. Besteak beste, Ascoren (Tarragona) eta Yebraren (Gadalajara) kasuen aurka zuzendu dute ekimena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 talde osatzen duten milaka pertsonek "ezetz" esan diote Aldi bBaterako Biltegi Zentralizatuaren (ATC) instalazioari, besteak beste Asco (Tarragona) eta Yebra (Guadalajara) udalerrien kasuak.

Yebra Facebooken talde horien zerrendaren buru da, 1.589 erabiltzaileen sostenguarekin; jarraian, Villar de Cañas (Cuenca) 1.463 erabiltzaileekin; Zarra (Valentzia) 1.328rekin eta Albala (Caceres) 1.119 pertsonaren babesarekin.

Hala, Yebrako ATCaren instalazioaren kontrako taldeak adierazi duenez, udalerrien alkateek "irudimen gehiago izan behar dute dirua eta lana sortzen dituzten metodoak bilatzerakoan", eta ez bilatu "zor edo lor".

Bestalde, Villar de Cañaseko taldearen mezua erabatekoa izan da: "Cuenca existitzen da, eta inork nahi ez duen zaborra bota nahi dutenean bakarrik oroitzen dira gutaz". Erabiltzaileak horrelako taldeetaz baliatzen dira manifestaziorako deialdiak egiteko. Izan ere, apirilak 25erako deialdia egin dute, jadanik.

Aipatutako taldeez aparte, Facebooken energia nuklearraren aurkako beste talde asko daude. Talde horietan energia garbi eta berriztagarrien aldeko apustua egiten duten pertsonek parte hartzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea