Teknologia -

Taberna batean ahaztu zuten

iPhone berriaren informazioa jarri dute Interneten

Applek benetakoa dela baieztatu du. Aparatu berriak bideo chaterako kamara bat du aurrealdean, baina orain arteko forma borobildua galdu du, botoiak metalizatuak ditu eta 3 gramo gehiagoko pisua du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako blog teknologiko batek Appleren iPhone berria bezala aurkeztu duen aparatu berri baten berri eman du.

Gailua Kaliforniako taberna batean galdu omen zuen norbaitek eta Gizmodo espezializatutako webgunearen arduradunek topatu zuten. Horrela, ustezko iPhone 4G berriaren bideoak eta argazkiak erakutsi dituzte.

Ustezko iPhone berriak diseinua mantentzen du, baina itsura borobildua galtzen du eta botoiak metalizatuak ditu. Gainera, oraingoak baino 3 gramo gehiago pisatzen ditu eta bateria ehuneko 16 handiagoa du. Horrez gain, aurrealdean bideo chaterako kamara bat, flash bat, zarata ezabatzeko bigarren mikrofono bat eta bolumenerako botoi separatuak ditu.

Applek hitz egin du

Applek benetakoa dela baieztatu du eta eskutitz bidez egin du eta Bruce Sewell Appleko presidenteordeak "aparatua itzultzea" eskatu du.

Gizmodoren erantzuna baiezkoa izan da eta Sewelli mugikorra arazorik gabe itzuliko dutela adierazi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea