Teknologia -
Sare sozialak
Twitterreko kontu faltsuak
Pertsonaia ospetsu baten kontua asmatzea edo hackeatzea maiz egiten da Interneten. Azken adibidea Bel Airreko printzearen pelikula egingo zuela esaten zuen Will Smith faltsu batena izan da.
Erredakzioa
Sare sozialek pertsonaia publikoek beraien jarraitzaileekin komunikatzeko modu berri bat ireki dute. Erreminta berri horien artean garrantzitsuena Twitter da, bertan ospetsuek nahi dutena jarri dezaketelako. Horregatik, kontu faltsuek arazoak eragin dizkiete pertsonaia famatuei. Azken kasua Bel Airreko printzearen pelikula iragartzen zuen Will Smith faltsu batena izan da.
Hala ere, ez da pertsonaia ospetsu baten profila faltsutu duten lehen aldia izan eta ez da azkena ere izango. Joan den otsailean, adibidez, SGAEk Teddy Bautista bere presidentearen kontu faltsua kentzea eskatu zion Twiterri.
Profil faltsu bat sortzeko aukeraz gain, benetakoak hackeatzeko aukera ere dago. Hori gertatu zitzaien Britney Spearsi, Twitterren jarraitzaile gehien dituen abeslariari, eta Barack Obama AEBetako presidenteari. Frantziako pirata informatiko batek euren kontuetan sartzea eta haien datu pribatuak hedatu zituen.
Kontua benetakoa den jakiteko...
Beste kasuren batean, Dalai Lamarena adibidez, Twitterrek kontuaren egiazkotasuna baieztatu behar izan du.
Twitterren azaldu dutenez, "nortasun arazorik ez izateko, Twitter Baieztatutako Kontua izeneko beta froga batzuk egiten" ari dira. "
Horrez gain, erabiltzaileak "profilaren jabearen izenaren ondoan, goialdean eta eskuinaldean, Baieztatutako Kontuaren bereizgarria ikusi behar du".