Teknologia -
CAF-ELHUYAR SARIAK
Kultura zientifikoko lanak nabarmendu dira CAF-Elhuyar sarietan
Xabier Artaetxebarria eta Antton Alberdi ikertzaileak, eta Edu Lartzaguren kazetaria izan dira aurtengo sarituak.
EITB.EUS
Xabier Artaetxebarria eta Antton Alberdi ikertzaileak, eta Edu Lartzaguren kazetaria izan dira CAF-Elhuyar sarietako aurtengo sarituak. Enrique Hurtado, berriz, Txalaparta digitala eta interaktiboa proiektua garatzeko beka jaso du; eta, Kepa Altonaga izan da Merezimendu Saria.
Sari-banaketa ekitaldia, Donostian Tabakalerako Kutxa Kultur gunean egin dute “Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde” lelopean. Kultura zientifikoa kulturaren parte ere badela erakutsi dute sari-banaketa Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egin eta gero.
CAF-Elhuyar sariak
CAF-Elhuyar sariak, zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak argitara ematen dituzten artikuluak, kazetaritza-lanak eta gizarteratzeko proiektuak bultzatzea du helburu.
Sari hauek hiru kategoriatan banatzen dituzte. Lehenengoa, Dibulgazio-artikulu originalen sariak dira. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak saritzen dira.
Bigarrena, zientzia-kazetaritzaren arloko lanen sariak dira. Kategoria honetan, euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak, edozein formatu eta generotakoak, saritzen dira.
Azkenik, zientzia gizartean sorkuntza-beka. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak bultzatzen dira. Proiektuek izaera arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea da helburua.