Teknologia -

Maiatzean

Tuentiren sortzaileak emango dio amaiera aurtengo Nonick topaketari

Bilbon egingo dute, maiatzak 14 eta 15ean, aurtengo edizioa. Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta networking-saioak prestatu dituzte.

L.S.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaryn Dentzel Tuenti sare sozial ospetsuaren sortzaileak emango dio amaiera aurtengo Nonick nazioarteko ekitaldiari. Bilbon, maiatzak 14 eta 15ean egingo dute 2010eko Nonick topaketa. On-line taldeei buruz arituko dira aurtengo edizioan.

Dentzelek 27 urte ditu, eta 2003an Tuenti sortu zuen. Egun Madrilen bizi da, baina AEBetan egin zituen ikasketak. Espainiara ikasle-truke bati esker heldu zen. Tuenti sortu eta bere ingurukoekin frogatu ondoren, egun 8 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu. Gehienak gazteak eta ikasleak dira.

Dentzel-en parte hartzearekin Nonick 2010 ekitaldiaren kartela itxita geratu da. Maiatzak 14ean hasiko da Jennifer Preston, New York Times-eko editorearen hitzaldiarekin.

Tartean, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta networking-saioak izango dira.

EiTB eta SPRI dira Nonick-en antolatzaileak, Metrooren laguntzarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea