Teknologia -

Asiar erraldoia

Interneteko erabiltzaileen herena txinatarra da

Txinako internauta kopurua 404 milioi pertsonatik gorakoa da eta munduko erabiltzaile kopururik gehiena duen estatu gisa kokatzen da, hedabide txinatarrek adierazi dutenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinan 404 milioi internauta daude dagoeneko, Estatuko Kontseiluaren Informazio Bulegoak urteko lehen lauhilabetekoan kalkulatu duenaren arabera. Honek, iragan den urte bukaeran eginiko ikerketan baino 20 milioi erabiltzaile berri gehiago daudela adierazten du.Egun, sarera konektatuta dauden mundu osoko erabiltzaileen herena txinatarra da, 1.200 milioi.

Sarbideari dagokionez, herrialde garatuetan % 70ekoa den bitartean, Txinan sarbidea % 28,9koa da, horregatik asiar erraldoiaren hazkunde potentziala izugarri handia da oraindik.

Informazio Bulegoak adierazi duenez, banda zabala herrialde asiarreko 346 milioi pertsonari iristen zaio. Bien bitartean, 233 erabiltzailek mugikorren bidez erabiltzen dute Internet, Txina sektore honetako lider bihurtuz Ameriketako Estatu Batuen, Japonen eta Hego Korearen aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea