Teknologia -

AEBetan

Youtubeko erabiltzaileek bideoak alokairuan jarri ahalko dituzte

Aukera desberdinen artean, egile eskubideen kontrola eta bideoaren iraupena eta prezioa erabakitzeko ahalmena daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Youtubek bideo propioak alokairuan jartzeko aukera emango duen funtzionaltasun berri bat aurkeztu du. Erreminta berriak errentagarritasunaren eta kalitatearen arabera funtzionatuko du.

Azken hilabeteetan, Youtubek pelikulak alokatzeko eta publizitateari esker bideoak errentagarriak bihurtzeko aukera eskaini du. Orain, aurrera pauso bat eman du Googleren kanalak eta sortzen dituzten bideoak ikusteko kobratzeko aukera eskainiko die erabiltzaileei.

"Youtubeko Alokairuak" izena jarri dioten partenerren programa baten bitartez diru-sarrerak izateko beta bertiso bat da eta, oraingoz, AEBetako erabiltzaileek bakarrik erabili dezakete.

Ekimen berriak erabiltzaileari eskaintzen dizkion aukeren artean egile eskubideen kontrola eta bideoaren iraupena eta prezioa erabakitzeko ahalmena daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea