Teknologia -
Software librea
Akademy-es 2010 asteburu honetan, Bilbon
Ekitaldia Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan izango da eta helburua KDE mahaigain eta garapen ingurune gisa profil teknikorik ez duten pertsonei ezagutzera ematea da.
eitb.com
Gaurtik eta igandera arte, Bilbon izango da Akademy-es ekimena. KDE-España erakundeak eta Itsas, EHUko Software Libre taldeak antolatutako ekitaldi bat da eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saiaren laguntza du. Kongresua Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan izango da eta helburua KDE mahaigain eta garapen ingurune gisa profil teknikorik ez duten pertsonei ezagutzera ematea da. Hiru egun hauetan, tailerrak, hitzaldiak eta beste hainbat ekintza izango dira.
KDE , mahaigain ingurune bat, zenbait sistema eragilerentzat garapen azpiegitura eta hamaika programa sortzeko Software Librea garatzen duen diziplina anitzeko talde internazionala da.
Denen iritzia ezagutu
Akademy-es ekimenak "Estatu osoko KDE garatzaileak elkartu nahi ditu, martxan dituzten proiektuei buruz hitz egin dezaten eta, kodea, esperientziak eta ezagutzak truka ditzaten".
Horrez gain, antolatzaileek "unibertsitateko irakasle eta ikasleek KDEren gaitasun eta onuren berri eman, ingurune honekin zerikusia duten karrera amaierako proiektuen sorrera sustatu eta horiekin batera komunitatearen hazkuntza indartu" nahi dituzte.
Adierazi dutenaren arabera, "KDE-ek sortutako softwarea itxura erakargarriak nabarmentzen du, baita konfigurazio aukera anitzek eta erabilera erraztasunak ere". Gainera, "lizentzia libreak dituzten, eta, ondorioz, libre erabili eta banatu daitezkeen programa ugari ditu eskuragarri".
Parte hartzea
Itsas unibertsitatean Software Librea, estandar irekiak eta kultura librearen idealak bultzatu nahi dituen EHUko software librearen aldeko taldea da. Hala ere, "talde heterogeneoa dugu, fakultate ezberdinetan zehar banatutako kideak dituena, eta unibertsitateko estamentu ezberdinekoak direnak".
"Taldearen izaera guztiz irekia da eta gure ongi etorria izango du laguntzera datorren edonor, laguntzera eta aipatutako idealak gure unibertsitatean bultzatzera, alegia", adierazi dute Itsaseko kideek.